
2008-04-09 | 21:31:50
Abiadura Handiko Trena
Gasteizko AHT gelditu! Elkarlanak astearteko hitzaldian esandakoaren laburpen bat. Nahiz eta Urola Kosta aldetik, trena bera ez pasa, denongan izango du eragina .Azken zuhaitza moztu, azken animalia hil, eta azken erreka kutsatzen duzuenean konturatuko zarete dirua ezin dela jan!
leandro
Gasteizko AHT gelditu! Elkarlanak astearteko hitzaldian esandakoaren laburpen bat. Nahiz eta Urola Kosta aldetik, trena bera ez pasa, denongan izango du eragina .Azken zuhaitza moztu, azken animalia hil, eta azken erreka kutsatzen duzuenean konturatuko zarete dirua ezin dela jan!
Abiadura Handiko Trena zer den badakigu gehienok dagoeneko; badakigu ingurugiroari kalte izugarriak eragingo dizkiola Euskal Herriaren orografia nolakoa den kontutan hartuta eta AHTa lurra bere beharretara egokitzen duen proiektua denez: inpaktu bisuala, tuneletatik aterako dituzten harri eta hondakinak, harrobiak... Ekarriko duen gizarte eredua ere arbuiagarria iruditzen zaigu, eta gure herrien defentsan ezezko borobila eman nahi diogu makro-proektu ustel honi. Erabilgarritasunari dagokionez, herrietan eragingo dituen kalteez mintzo gara gehienetan, lurretik doan hegazkin honen proiektuak hiriburuak bakarrik lotuko ditu, eta ondorioz herrien arteko mugimenduentzat erabilgaitza izanen da; hirien arteko mugimendua herrien artekoa baino askoz ere txikiagoa denez (garraio osoaren %3ra ez da heltzen) AHTa elite batentzat pentsaturiko txiringitoa dela ikusten dugu.
Atzoko hitzaldian argumentu hau ere ezeztatu egin genuen, EAEko hiriburu den Gasteizko AHT gelditu! Elkarlanak jorratutako informe batean (txosten osoa atxikita doa) AHTa Gasteizentzat ere txarra dela frogatu baitu:
Salatu beharra dagoena da Eusko Jaurlaritzak euskal Yaren proiektua onartzeko prozesuan herritarrokiko erakutsi duen errespetu eta konpromiso falta, AHTa herritarroi propaganda bidez saldu baino ez dute egin; are okerragoa izan da, Nafarroako korridorea herritarrei aipatu ere ez baitigute egin, eta Lapurdiko korredore berriaren inguruan ere ez da ezer zabaldu agintarien aldetik. Edonola ere, EAEko herritarrok Jaurlaritzatik jaso dugun informazio panfletoek argi uzten dute goikoen estrategia desinformatiboa, ingurumenerako ona izango dela ere esan dute! Elkarlanaren helburua, oraingoz, agintariek eman ez diguten informazio hori zabaldu eta borroka ideologikoa aurrera eramatea da. AHT gelditzeko bidea zaildu egin du, bestalde, Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoak: AHTaren aurkako borroka oro kriminalizatu egin dute, herrigintza osoarekin egiten ari diren bezala, eta erresistentziari terrorismoaren etiketa jarriz, AHTaren aurkako oro deskalifikatu egin dute, hau da, ez digute proiektu hau nahi dugun ala ez erabakitzen utzi nahi!
Hau guztia ikusita, Abiadura Handiko Trenari ezezko borobil bat ematea ezinbestekoa ikusten dugu, eta jendea gonbidatzen dugu AHT gelditu! Elkarlanak (ahtgelditu.org/) maiatzean zehar herriz herri egingo dituen ekintza eta manifestazioetan parte hartzera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.