Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko uztailak 25, Ostirala

;2008-05-15;Landare Berezien Azoka ´urtez urte indartzen» ari da. Aia 9.500 lagun izan dira aurtengo azokan eta mintegiak ´gustura» gelditu dira salmentekin eta erosleen jarrerarekin

Landare Berezien Azoka «urtez urte indartzen» ari da

Aia 9.500 lagun izan dira aurtengo azokan eta mintegiak «gustura» gelditu dira salmentekin eta erosleen jarrerarekin

onintza lete

Joan den hil bukaeran, apirilaren 26an eta 27an, egin zen Aiako Iturraran Parketxean Landare Berezien VI. Azoka. Hasieratik arrakasta nabarmena izan du azoka honek eta «urtez urte indartzen ari da». Hala adierazi du azokako arduradun Josune Azpirozek.

Aurten ere, balorazio positiboa

Beste urteetan bezala, aurten ere azokaren balorazio «positiboa» egin dute antolatzaileek.

Bisitarien kopuruari dagokionez, oso gustura agertu da Azpiroz: «9.500 lagun etorri zirela kalkulatzen dugu eta oso pozik gaude alde horretatik». Gainera, mintegiak ere «gustura» gelditu direla adierazi du, «bai salmentekin, bai erosleen interes mailarekin». Izan ere, urtetik urtera jendea interes gehiagorekin hurbiltzen dela uste dute mintegiek, eta gero eta argiago dutela zeren bila datozen; «erosle gero eta kualifikatuagoa etortzen da», adierazi du Azpirozek.

Bestalde, azokako antolakuntzarekin ere oso gustura agertu da, eta boluntarioen laguntza azpimarratu du: «Guztira laurogei eta ehun pertsona artean aritu gara lanean azoka aurrera ateratzeko, eta boluntarioen laguntza oso garrantzitsua izan da beste behin ere».

Urtetik urtera azoka indarra hartzen ari dela irizten dio Azpirozek eta erosle kopurua mantendu izana ere «positiboki» baloratu du; gainera, mintegi askok errepikatzen dute eta «seinale ona» da hori.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.