
Landare Berezien VI. Azokak hasiera arrakastatsua izan du eta Iturraran Parketxetik milaka lagun pasatu da lehen egunean. Eguraldi ona izan dute bisitariek eta bereziki prestatutako autobus zerbitzuak ondo funtzionatu du.
Iturraran loratu egin da
xabi aizpurua ugarte
Atzo, Iturraran parketxearen inguruko zelaiak loratu egin ziren, bai lorez, baita jendez ere. Goizeko lehen orduan hasi zen landarezaleen erromesaldia eta arratsaldean ateak itxi arte ez zuen etenik izan. Aurtengoa, Landare Berezien VI. Azoka da eta gaur ere zabalik egongo da nahi duenarentzat, 10:00etatik 18:00etara, hain zuzen ere.
Zerua garbi zegoen eta eguzkiak ederki epeldu zituen Aia inguruko bazterrak. Galtza motzak, eguzkitako betaurrekoak... azoka inguruan udaberri giroa bete-betean sumatu ziteken atzo. Aurreko urteetako ildoari jarraituz, autobusekin garraio publikoa bultzatu nahi izan dute arduradunek. Bide bazterretako zaindariek zorrotz gelditzen zituzten autoak, Aian eta Txurruka inguruan jarritako aparkalekuetara bidaliz. Guztira, 14 autobus jarri dituzte bisitariak batetik bestera garraiatzeko, eta Zarauzko tren geltokiko jendea ere jasotzen dute. Antolatzaile batek adierazitakoaren arabera, atzo 12:00etarako 3.000 lagunek egina zuten azokarako bidea.
Huntzak eta garoak, landare haragijaleak, lore tropikalak, sukaldean erabiltzekoak... denetarik aurkituko du landarezaleak Aiako azokan. Eskaintza guztia ondo gainbegiratzea, gustuko gutiziak aukeratzea eta gehiegi erosteko tentazioari eustea izango dira etxera gustura itzultzeko gakoak.
Zinema
'Indiana Jones y la el reino de la calavera de cristal'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-07-07
Zinema
'Las cronicas de Narnia: El Principe Caspian'
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2008-07-02
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.