Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko uztailak 25, Ostirala

;2008-04-25;Ekainaren 2tik aurrera aiarrek autobus zerbitzu zabalagoa izango dute. Aia Udalerri txikiei begira martxan jarritako proiektua da eta Aia izango da 'Landabus' zerbitzua erabiliko duen lehena

Ekainaren 2tik aurrera aiarrek autobus zerbitzu zabalagoa izango dute

Aia Udalerri txikiei begira martxan jarritako proiektua da eta Aia izango da 'Landabus' zerbitzua erabiliko duen lehena

onintza lete

Aiak autobus zerbitzu berria izango du ekainaren 2tik aurrera. Ekimen honen bitartez, Aiako Udalak proiektu aitzindaria jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eudelekin eta Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean. Landabus deituriko proiektuari esker, Aiak autobus zerbitzu zabalagoa izango du eta Zarautzekin eta Oriokin lotura handituko da, baita Aia barruko auzoen artekoa ere.

Ekimen honen aurkezpenean «gustura» agertu ziren atzo Aiako alkate Igor Iturain, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olano, Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko foru diputatu Arantza Tapia eta Eudeleko lehendakari Jokin Bildarratz.

Aia eta inguruko herriak

Ekainean abian jarriko den zerbitzu berri honen bitartez, Aiak lau ibilbide izango ditu; Aia-Orio-Zarautz, Aia-Zarautz, Zarautz-Urdaneta eta Zarautz-Elkano.

Egungo garraio publikoarekin alderatuta, martxan jarriko den proiektua «mauka handia» dela azpimarratu zuen Iturainek eta eskerrak eman nahi izan zizkion, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiari, ekimen berritzaile hau Aian jartzeagatik martxan. Izan ere, gaur egun astegunetan lau autobus zerbitzu dituzte aiarrek egun osoan, eta ekainetik aurrera, berriz, hamar arte izango dituzte; zerbitzu batzuk finkoak izango dira, eta beste batzuk, berriz, eskatu egin beharko dira: «Eskatu egin behar diren zerbitzuen kasuan, autobusa hartu nahi duen herritarrak abisatu egin beharko du gutxienez ordua baino 30 minutu lehenago», azaldu zuen Iturainek.

Zerbitzua eskatzeko 3 modu

Finkoak ez diren zerbitzuak eskatzeko hiru modu jarri ditu Udalak; telefono finko bidez, SMS bidez edo Internet bidez. Telefono finkoen kasuan, udaletxeko eta Kultur Etxeko langileek jasoko dituzte deiak astegunetan, eta asteburuetan, berriz, call center baten bidez emango zaio abisua autobuseko gidariari. Horretarako 943 240114 telefonora deitu behar da. Internet eskaerak www.landabus.com helbidean egin behar dira eta SMS kasuan, azkenik, mezua bidali beharko da 5280 zenbakira.

Geltoki bakoitzak kode bat izango du eta kode hau erabili beharko da eskaera egiteko.

Lurraldebusen tarifa berak

Tapiak atzo jakinarazi zuenez, Landabus zerbitzuaren tarifak Lurraldebusek dituen berdinak izango dira, eta hemen ere txartel bakarra erabili ahal izango da.

Txartel hori Aiako Udalean edo Kultur Etxean eskuratu ahal izango da. Iturainek adierazi zuenez, udalerrian zehar «bost informazio puntu» jarriko ditu Udalak; horretaz gain, informazio guztia bluetooth sistema bidez jasotzeko aukera izango da.

############

geldialdiak

Geldialdi nagusiak

Aia-Orio-Zarautz: Aia, Andatza, Santio Erreka, Orio, Zarautz (San Pelaio, Gurutze Gorria, Azara kalearen inguruan).

Aia-Zarautz: Aia, Laurgain, Iturraran, Lukun, Ibarrola, Zarautz (San Pelaio, Gurutze Gorria, Azara kalearen inguruan .

Zarautz-Urdaneta: Zarautz (Bizkaia kalea), Abendaño, Urdaneta.

Zarautz-Elkano: Zarautz (Bizkaia kalea), Meagas, Elkano.

Beste geldialdiak

Aia-Orio-Zarautz: Azkue, Ostolaza, Goikoetxe, Lokate, Illarramendi, Olazabal, Iruntziaga-Errota, Errekondo, Urniola, Segurola, Mañarin-Zelai, Aranguren.

Aia-Zarautz: Arrospide, Sarrola.

Zarautz-Urdaneta: Izeta-Erdi, Izeta, Sagarmaneta, Indargarate-Berri.

Zarautz-Elkano: Alkortiaga.

############

############

ordutegia

Astegunetan Aia Orio Zarautz Urdaneta Zarautz Elkano Zarautz Orio Aia

Finkoa 06:30 06:50 - - - - 06:50 07:10 -

Eskatu egin behar da 07:10 - 07:30 - - - 07:30 - 07:50

Finkoa (Urdaneta izan ezik) 07:50 08:10 08:20 08:35 08:50 - - 10:30 09:10 Finkoa (Elkano izan ezik) 09:10 09:30 09:40 - - 10:00 10:20 1 2:50 10:50

Eskatu egin behar da 11:10 - 11:30 11:45 12:00 12:20 12:40 - 13:10

Eskatu egin behar da 13:10 13:30 - - - - 13:40 14:50 14:00

Eskatu egin behar da 14:10 - 14:30 - - - 14:50 17:00 15:10

Finkoa (Urd. eta Elk. ezik) 15:10 15:30 15:40 15:55 16:10 16:30 16:50 19.10 17:20

Eskatu egin behar da 17:20 17:40 17:50 18:05 18:20 18:40 19:00 20:20 19:30

Finkoa 19:40 20:00 20: 10 - - - - 20:20 20:40

Larunbatetan Aia Orio Zarautz Urdaneta Zarautz Elkano Zarautz Orio Aia

Eskatu egin behar da 07:30 07:50 08:00 08:15 08:30 08:50 09:10 - 09:30

Finkoa 09:30 09:50 10:00 - - - - - 10:20

Eskatu egin behar da 10:30 10:50 11:00 - - - - 11:10 11:30 Eskatu egin behar da 11:30 11.50 12:00 12:15 12:30 12:50 13:10 13:20 13:40

Eskatu egin behar da 13:40 - 14:00 - - - - 14:10 14:30

Eskatu egin behar da 14:30 14:50 - - - - - 14:50 15:10

Finkoa (Urd. eta Elk. ezik) 15:10 15:30 15:40 15:55 16:10 16:30 17:50 18:00 18:20

Eskatu egin behar da 18:30 18:50 - - - - - 18:50 19:10

Eskatu egin behar da 19:10 19:30 19:40 19:55 20:10 20:30 20:50 21:00 21:20

Igande/jaiegunak Aia Orio Zarautz Urdaneta Zarautz Elkano Zarautz Orio Aia

Eskatu egin behar da 09:30 09:50 10:00 - - - - 10:10 10:30

Finkoa 10:30 - 10:50 - - - - - 11:10

Eskatu egin behar da 11:30 11:50 12:00 12:15 12:30 12:50 13:10 - 13:30 Eskatu egin behar da 13:30 13.50 - - - - - - 14:10

Finkoa 14:10 - 14:30 - - - - 14:40 15:00

Eskatu egin behar da 15:10 15:30 15:40 - - - 15:40 15:50 16:10

Eskatu egin behar da 16:10 - 16:30 16:45 17:00 17:20 17:40 17:50 18:10

Finkoa 18:30 18:50 19:00 - - - - 19:10 19:30

Eskatu egin behar da 19:30 19:50 20:00 - - - 20:00 20:10 20:30

############

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.