Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko uztailak 7, Astelehena

;2008-04-23;Dena prest Landare Berezien VI. Azokarako. Aia Asteburu honetan egingo da; 50 mintegik hartuko dute parte eta ´eskaintza zabalať izango da, antolatzaileen esanetan

Dena prest Landare Berezien VI. Azokarako

Aia Asteburu honetan egingo da; 50 mintegik hartuko dute parte eta «eskaintza zabala» izango da, antolatzaileen esanetan

onintza lete

Asteburu honetan egingo da Aian Landare Berezien VI. Azoka. Ekimena aurkezten Aiako alkate Igor Iturain, Landa eta Ingurunearen Garapeneko foru diputatu Rafael Uribarren, azokako arduradun Iñaki Aizpuru eta Iturraran Parketxeko langile Josune Azpiroz izam ziren, atzo Donostian.

Aniztasuna erakustea helburu

Aurtengoan 50 mintegik hartuko dute parte azokan; Uribarrenen esanetan, ekimen honen bitartez «egun dagoen landare aniztasuna jarri nahi da agerian». Aizpuruk ere aniztasun horren garrantzia azpimarratu zuen atzoko agerraldian: «Azoka honek herritarrei mota guztietako landareak ikusteko eta erosteko aukera eskaintzen die; eguneroko bizitzan ez dugu horrelako aukerarik izaten».

Izan ere, asteburuan azokara etorriko diren mintegi asko oso espezializatuak daude eta bakoitzak landare mota gutxi batzuetako hainbat aldaera eskaintzen du.

Aizpururen esanetan, aurten Euskal Herriko hamasei mintegi izango dira azokan, eta oraindik beste herrialdeetakoen mailarik lortu ez badute ere, «espezializazioaren bidean urratsak ematen» ari direla nabarmendu zuen.

Apaingarri izatetik jaki izatera

Mota guztietako landareak egongo dira azokan, baina Aizpururen arabera, jaki bihurtuko diren landareak daude modan memento honetan: «Mota horretako landareak gero eta indar gehiago hartzen ari dira, eta hemen sukaldean erabili ohi ditugun landareez gain, beste pila bat ikusiko ditugu azokan; guretzat oraindik berriak izan arren, Europako zenbait herrialdetan zabalduta daude».

Aiako alkate Iturainek zein parketxeko langile Azpirozek dei egin zieten herritarrei asteburuan «azokara hurbildu» eta bertako eskaintzaz goza dezaten.

############

landare berezien vi. azoka

Ordutegia

10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik azoka.

Aparkalekuak

Autobus zerbitzua. Autoak Aiako erdigunean eta Txurruka inguruan aparka daitezke. Bi puntu horietatik autobusak jarri dituzte antolatzaileek, azokara joan ahal izateko.

Lorategi Botanikoaren inguruan ere aparkalekua egongo da.

Sarrera

3 euro balio du sarrerak 12 urtetik gorakoentzat.

Doan izango da 12 urtetik beherakoentzat.

Zerbitzuak

Jatetxe zerbitzua egongo da.

Edari hotzak nahiz beroak.

Bertako produktak salduko dituzte.

Musika Aiako Trikitixa Eskolaren eskutik.

50 mintegi

Hainbat lekutatik etorritako 50 mintegiren produktuak ikusteko aukera izango da.

16 mintegi Euskal Herrikoak dira, horietatik 8 gipuzkoarrak.

Ingurumenari adi

Patataz egindako poltsak erabiliko dituzte aurten aurreneko aldiz azokan; guztiz organikoak dira.

############

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.