Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Azken ordukoak

2008-02-26 | 12:26:10

Lan istripu larria gertatu da Ondozabal enpresan

O.M.C. larri zaurituta Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean da

Atzo 11:00ak aldera gertatu zen lan istripua Aiako Ondozabal enpresan. Hainbat komunikabidek esan dutenez, makinak hanka bat azpian harrapatu zion, belaunetik gora, eta odol asko galdu zuen. Gorputzean dagoen odol kopuruaren bikoitza sartu behar izan ziotela kontatu dio senide batek 'Karkara'ri. Hankako traumatismo anitza du eta bere egoera egonkortzea lortu dute medikuek.

Ez du erantzunik

2008-02-18 | 16:46:33

'Izeta II': " Laguntzailerik gabe minutuan 22 altxaldi egitea marka ederra da"

Guinness errekor berria egin du Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II'k asteburuan, 100 kiloko harri zilindrikoarekin

Italiako telebista kate batean agertu da asteburuan Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II'. Han munduko errekor berria egin du laguntzailerik gabe 100 kiloko harri zilindrikoa minutuan 22 aldiz altxatuta. Gustura agertu da Aiako harri-jasotzailea egindako lanarekin eta Guinness errekor berria lortu du; aurrekoa duela lau urte egin zuen.

Ez du erantzunik

2008-02-15 | 14:32:41

Frontoia 'beira seguruagoarekin' ixtea erabaki du Aiako Udalbatzak

Aldaketak 100.000 euro gehiagoko gastua izango du eta alkatearen esanetan, jarriko dituzten beirak pitza daitezke baina ez dira apurtzen; astelehenean hasiko dira lanekin

Udalbatza egin zen herenegun, asteazkena, Aian. Bertan besteak beste frontoiari buruzko erabakiak hartu zituzten udalbatzarkideek. Ondorioz, gelditurik zeuden lanak berriro martxan hasiko dira astelehenean.

Ez du erantzunik

2008-02-12 | 14:50:16

'Izeta II' Guinness errekor berria egiten saiatuko da larunbat honetan

Hiru minutuan 100 kiloko harri zilindrikoa jasoko du aiarrak; Italiako telebista kate batean botako dute zuzenean

'Izeta II' Guinness errekor berria egiten saiatuko da larunbatean Madrilen (Espainia). Italiako telebista kate batean ikusiko da zuzenean saioa; hiru minutuan 100 kiloko harri zilindrikoa jasoko du, inoren laguntzarik gabe. Bere esanetan, horixe da 'zailtasunik handiena'. Elkarrizketa osoa asteazkeneko (bihar) paperezko Hitzan agertuko da.

Ez du erantzunik

2008-02-11 | 14:51:10

Abadiņo A nagusitu da Aian Euskadiko Sokatira Txapelketan

Giro ederrean jokatu zen atzo eguerdian finala; faboritoak erraz irabazi zien gainerako taldeei

Atzo (igandea) 11:00etan hasi zen Euskadiko sokatira txapelketako finala Aiako frontoian. Giro ederrean eta zaletu askoren artean jokatu zuten bost taldeek, eta Abadiņo A, talde faboritoa, erraz nagusitu zitzaion gainerakoei.

Ez du erantzunik

2008-02-05 | 14:25:06

Antxon Gomez auzipetu du Garzonek, EAE-ANVko beste bi ordezkarirekin batera

ETAri laguntzea egotzi die hirurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean alderdi horren legez kanporatzeari buruzko auzi saioa egin ondoren hartu du erabakia

Antxon Gomez aiarra inputatu du gaur Baltasar Garzon epaileak, EAE-ANVko Kepa Bereziartua eta Alazne Arozena ordezkariekin batera, gaur goizean Madrilen alderdi horretako ordezkariei deklarazioa hartu ondoren. Alderdi ekintzaileko ordezkariak Madrilen izan dira gaur, eta haien artean zen Alazne Olaizola Zestoako alkatea ere. Auzitegi Nazionalaren ingurura iritsi direnean, ultraeskuindarren irainak jasan behar izan dituzte, EITBren bideo honetan ikus daitekeen moduan.

11 erantzun

2008-01-08 | 15:56:48

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak enpresa batean lapurreta egin dutelakoan

Aiako enpresa bateko jabeak deitu zion Ertzaintzari, bi lagun bere enpresatik aingura bat lapurtzen ari zirela ohartarazteko

Astelehen eguerdian Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen Aian ustez enpresa batetik aingura bat lapurtzeagatik. Enpresako jabeak deitu zion poliziari gertakarien berri emateko eta ondarearen aurkako delitua egitea egotzi zien Ertzaintzak.

Ez du erantzunik

2007-11-16 | 12:23:44

Mingain urdinaren gaitza atzeman du Aldundiak herrian

Jada hasita daude behiak eta ardiak gaitz honen kontra txertatzen

Aldundiko Nekazaraitza departamentuak baieztatu duenez, mingain urdinaren gaitza azaldu da Aian. Dena dela, ez dute aparteko neurririk hartuko, gaitza ez baita kutsakorra abereen artean; eltxoen ziztaden bidez harrapatzen dute abereek. Horrela, orain arte hartutako neurri orokorrak mantenduko dituzte: ardiak eta behiak ezingo dira alde batetik bestera mugitu eta gaitzaren aurka txertatuko dituzte. Aiako alkate Igor Iturainek, bere aldetik, herriko abeltzainen artean giroa lasai dagoela dio.

2 erantzun

Agenda

Jaiak

San Isidro jaiak
AZPEITIA, Aratz Errekan - 2008-05-17

Erakusketa

Iņigo Manterolaren margolanak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.