Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2008-03-12 | 16:44:51

AISIA

Garmendia izan da nagusi Aiako idi proba lehiaketan

Atzo gauean amaitu zen lehia eta eskualdeko lau idi pareek ezin izan zuten aurreneko posturik lortu

Garmendia izan da garaile Aiako idi proba norgehiagokan 46 plaza eginda. Bigarren Zerain izan da 44 plazarekin eta hirugarren, berriz, Laski, 43 plazarekin. Eskualdeko lau idi pare ere aritu ziren lehian baina ez zuten emaitza onik lortu. Ondoen Letea jatetxea ibili zen, 40 plaza egin baitzituen, bosgarren postua eskuratuz. Eusebio Arzadun seigarren izan zen 38 plazarekin, Izeta Anaiak hamabigarren izan ziren 28 plazarekin eta Izeta, berriz, azken postuan gelditu zen 24 plaza eginda.Amaieran omenaldia egin zioten idiekin ez zuen zorte handirik izan oraingo honetan. Lau egun iraun du asteartean amaitu zen lehia honek. Orokorrean probak ikustera jende asko etorri ez bada ere, antolatzaileak gustura gelditu dira azken egunean jende asko hurbildu zelako.

Garmendia izan da garaile Aiako idi proba norgehiagokan 46 plaza eginda. Bigarren Zerain izan da 44 plazarekin eta hirugarren, berriz, Laski, 43 plazarekin. Eskualdeko lau idi pare ere aritu ziren lehian baina ez zuten emaitza onik lortu. Ondoen Letea jatetxea ibili zen, 40 plaza egin baitzituen, bosgarren postua eskuratuz. Eusebio Arzadun seigarren izan zen 38 plazarekin, Izeta Anaiak hamabigarren izan ziren 28 plazarekin eta Izeta, berriz, azken postuan gelditu zen 24 plaza eginda.Amaieran omenaldia egin zioten idiekin ez zuen zorte handirik izan oraingo honetan. Lau egun iraun du atzo gauean amaitu zen lehia honek. Orokorrean probak ikustera jende asko etorri ez bada ere, antolatzaileak gustura gelditu dira azken egunean jende asko hurbildu zelako.

Sariak banatu ostean omenaldia egin zion Aiako Probazale Elkarteak Manuel Iruretagoiena Izetari. Oroigarri bat eskaini zioten probalekuan bildutako jendearen eta bere familiaren aurrean.

Aiako Probazale Elkarteak maiatzean egin nahi du hurrengo idi proba saioa inoiz jokatu ez duten idiekin, baina Aia txikia izanik parte-hartzaileak lortzeko «zailtasunak» egongo direla adierazi dute.

aiako idi probak
Sailkapena Plazak
1.-Garmendia 46
2.-Zerain 44
3.-Laski 43
4.-Artola 42
5.-Letea jatetxea (Errezil) 40
6.-Eusebio Arzadun (Aia) 38
7.-Telleria 36
8.-Ipiņarrieta 36
9.-Matxain 32
10.-Lopategi 30
11.-Julian Subinas 28
12.-Izeta Anaiak (Aia) 28
13.-Izeta (Aia) 24

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Garmendia izan da nagusi Aiako idi proba lehiaketan

Irudian 'Izeta'ren idi parea. Atzokoan 24 plaza besterik ezin izan zuten egin idiek.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.