Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko uztailak 7, Astelehena

2008-02-18 | 16:46:33

Kirola

'Izeta II': " Laguntzailerik gabe minutuan 22 altxaldi egitea marka ederra da"

Guinness errekor berria egin du Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II'k asteburuan, 100 kiloko harri zilindrikoarekin

Italiako telebista kate batean agertu da asteburuan Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II'. Han munduko errekor berria egin du laguntzailerik gabe 100 kiloko harri zilindrikoa minutuan 22 aldiz altxatuta. Gustura agertu da Aiako harri-jasotzailea egindako lanarekin eta Guinness errekor berria lortu du; aurrekoa duela lau urte egin zuen.

Italiako telebista kate batean agertu da asteburuan Joxe Ramon Iruretagoiena ’Izeta II’. Han munduko errekor berria egin du laguntzailerik gabe 100 kiloko harri zilindrikoa minutuan 22 aldiz altxatuta. Gustura agertu da Aiako harri-jasotzailea egindako lanarekin eta Guinness errekor berria lortu du; aurrekoa duela lau urte egin zuen. "Hasiera batetan hiru minutuko saioa egin behar nuen, baina arduradunek denbora gehiegi zela iritzita, minutu bateko saioa egitea proposatu zidaten eta hala egin dut", adierazi du Izeta IIk. Egindakoarekin "gustura" agertu da, eta laguntzailerik gabe minutuan 22 altxaldi egitea "marka ederra" dela esan du.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.