
2008-02-15 | 14:32:41
Hirigintza
Frontoia 'beira seguruagoarekin' ixtea erabaki du Aiako Udalbatzak
Aldaketak 100.000 euro gehiagoko gastua izango du eta alkatearen esanetan, jarriko dituzten beirak pitza daitezke baina ez dira apurtzen; astelehenean hasiko dira lanekin
Udalbatza egin zen herenegun, asteazkena, Aian. Bertan besteak beste frontoiari buruzko erabakiak hartu zituzten udalbatzarkideek. Ondorioz, gelditurik zeuden lanak berriro martxan hasiko dira astelehenean.
Udalbatza egin zen herenegun, asteazkena, Aian. Bertan besteak beste frontoiari buruzko erabakiak hartu zituzten udalbatzarkideek. Kristalezko itxitura egiteko lehen faseko lanak Albisu Kristaldegia S.L. enpresari esleitzea erabaki zen; neurketa egitea eta lan hau egiteko makineriaren alkilerra 14.412 euro kostako da. Apurtzen ez diren beirek 100.000 euro gehiagoko kostua eragingo dute lanetan, baina Igor Iturain alkateak adierazi duenez, "segurtasunak hori baino gehiago balio du". Lanak lau bat hilabeterako amaituta egotea aurreikusi du Udalak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.