
2008-02-05 | 14:25:06
Politika
Antxon Gomez auzipetu du Garzonek, EAE-ANVko beste bi ordezkarirekin batera
ETAri laguntzea egotzi die hirurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean alderdi horren legez kanporatzeari buruzko auzi saioa egin ondoren hartu du erabakia
Antxon Gomez aiarra inputatu du gaur Baltasar Garzon epaileak, EAE-ANVko Kepa Bereziartua eta Alazne Arozena ordezkariekin batera, gaur goizean Madrilen alderdi horretako ordezkariei deklarazioa hartu ondoren. Alderdi ekintzaileko ordezkariak Madrilen izan dira gaur, eta haien artean zen Alazne Olaizola Zestoako alkatea ere. Auzitegi Nazionalaren ingurura iritsi direnean, ultraeskuindarren irainak jasan behar izan dituzte, EITBren bideo honetan ikus daitekeen moduan.
www.berria.info webgunetik:
Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea, eta Antton Gomez eta Alazne Arozena alderdi bereko kideak "ETAri laguntzea" egotzita inputatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. ANVren legez kanporatzearen inguruko auzi saioa egin da gaur goizean Auzitegi Nazionalean, eta horren ondoren erabaki du hiru kide horien kontra auzia abiatzea. Diru funtsak Batasunera eta alderdi horretako buruzagiengana bideratzea leporatzen die Garzonek, eta horretan oinarrituta ETAri laguntzea egozten.
Goizeko hamar eta erdiak inguruan hasi da auzi saioa Auzitegi Nazionalean. Auziko parte guztiak zeuden deituta, eta Kepa Bereziartua presidentea joan da EAE-ANVren ordezkari. Iņigo Iruin izan du defentsako abokatu. Nolanahi ere, ANVren ordezkaritza zabalagoa joan da gaur Madrilera, 20 bat laguneko taldea. Besteak beste, han dira Alazne Olaizola zestoako alkatea, Andoni Etxaniz Zumaiako alkateordea, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea, Iņaki Zabala Urretxukoa. Iritsi direnean eskuin muturreko zenbait lagunek irainka hartu dituzte.
Gaur ANVrekin bezala, atzo EHAKren kontrako auzi egin zen Garzonek berak gidatuta. Kasu horretan ez zuen inor inputatu.
MENDITARRAK | 2008-02-06
AUPA ANTXON, ESPAINAR HOIEK EZ DITEK KATAMOTZA EHIZATUKO DUEN ARTERIK ASMATUKO.
Zapatero | 2008-02-06
Zein desberdintasun dago PSOEko "sozialisten" eta PPko "atzerakoien" artean?
FELIPE GONZALEZ | 2008-02-06
Zein desberdintasun dago PSOE eta GALen artean?
garzon | 2008-02-06
A.N. eta A.N.V.artean ze difentzi dago? V
PENTSATZEKOA | 2008-02-06
"...bizi garen demokrazia honetan proiektu politiko guztiek dute defendatzeko aukera..." Zarauzko udaleko bozeramaile GUZTIEN izenean duela gutxi plazaratutako eta, hain gustukuak dituzten , komunikatu batean irakurritakoa.
AITZ | 2008-02-06
hau da antzerkia montatu dutena espainiar nazkagarri hauek!!! Ez ote gaituzte bakean utziko euskaldunoi!!!!!Besarkada bat
lagun bat | 2008-02-06
Aupa Antxon! Hirekin gaudek!Maite haugu eta gure babesa izango dek otso demokrata horien aurrean.
AXK | 2008-02-05
ANIMO ETA EUTSI BORROKARI, GUREA DA GARAIPENA.
ekaitza | 2008-02-05
Aupa gu eta gutarrak. Herria saltzen ez duten abertzaleak poltrona eta diru egarriz. Gogoratu: eskailerak igotzeko eta jeisteko dira. Borroka da bidea
Juan | 2008-02-05
Zein da terrorista herri honetan? Nik iada garbi daukat
g | 2008-02-05
Animo Antxon! Otsoaren itzalak ezingo gaitu denak ilundu. Besarkada handi bat.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.