Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aia
2008ko uztailak 7, Astelehena

Azken ordukoak

2008-01-08 | 15:56:48

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak enpresa batean lapurreta egin dutelakoan

Aiako enpresa bateko jabeak deitu zion Ertzaintzari, bi lagun bere enpresatik aingura bat lapurtzen ari zirela ohartarazteko

Astelehen eguerdian Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen Aian ustez enpresa batetik aingura bat lapurtzeagatik. Enpresako jabeak deitu zion poliziari gertakarien berri emateko eta ondarearen aurkako delitua egitea egotzi zien Ertzaintzak.

Ez du erantzunik

2007-11-16 | 12:23:44

Mingain urdinaren gaitza atzeman du Aldundiak herrian

Jada hasita daude behiak eta ardiak gaitz honen kontra txertatzen

Aldundiko Nekazaraitza departamentuak baieztatu duenez, mingain urdinaren gaitza azaldu da Aian. Dena dela, ez dute aparteko neurririk hartuko, gaitza ez baita kutsakorra abereen artean; eltxoen ziztaden bidez harrapatzen dute abereek. Horrela, orain arte hartutako neurri orokorrak mantenduko dituzte: ardiak eta behiak ezingo dira alde batetik bestera mugitu eta gaitzaren aurka txertatuko dituzte. Aiako alkate Igor Iturainek, bere aldetik, herriko abeltzainen artean giroa lasai dagoela dio.

2 erantzun

262 etxebizitza berri egitea aurreikusten du onartu berri duten Hiri Antolaketako Arauak

2007-11-07 | 12:33:37

262 etxebizitza berri egitea aurreikusten du onartu berri duten Hiri Antolaketako Arauak

Aldundiak azken onarpena eman dio planari

Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu du Aiako Hiri Antolaketako Arau berria, eta bertan aurreikusten denez, datozen urteetan 262 etxebizitza berri eraikiko dituzte Aian. Dena den, herri zabala denez hirigunean eraikitzeaz gain, Andatzan, Santion, Elkanon eta Urdanetan ere egingo dituzte etxebizitza berri hauek. Onartutako planak, jarduera ekonomikoak ere arautzen ditu eta baita herriko berdeguneak ere.

2 erantzun

Udalak konpentsazio ekonomikoa eskatuko dio Telefonicari telefonorik gabe egoteak eragindako kalteengatik

2007-10-02 | 17:57:06

Udalak konpentsazio ekonomikoa eskatuko dio Telefonicari telefonorik gabe egoteak eragindako kalteengatik

Hamabi egun daramatza Aiak telefonorik gabe eta hainbat zerbitzu eskaini edo jaso ezinik dira Udala, herritarrak eta hainbat lan eremutan

Udalak Telefonicari konpentsazio ekonomikoa eskatuko dio «kalteak jasan dituen aiar ororentzat». Kaleratutako prentsa oharrean Telefonicak «arreta kaskarra» eskaini duela salatu du gaur Udalak, eta Ertzaintzak arazoaren aurrean «neurri egokiagoak» hartu beharko lituzkeela irizten dio. Herritarrentzat zerrenda prestatu du, kaltetuek izena eman eta Telefonicari "konpentsazioa" exijitzeko.

Ez du erantzunik

Moyven enpresako langileek greba deialdia egin dute, "zuzendaritzak enpresako ituna negoziatu nahi ez duelako"

2007-06-22 | 12:59:16

Moyven enpresako langileek greba deialdia egin dute, "zuzendaritzak enpresako ituna negoziatu nahi ez duelako"

Zuzendaritzak metalgintzako hitzarmen orokorra bete nahi du, eta langileak ez daude ados

Zuzendaritzari enpresako ituna negoziatzen hasteko eskaera egin eta honek ezezkoa ematean, Moyven enpresako langileek greba deialdia egin dute datorren asterako, ekainaren 25etik 29ra. Aiako Aranguren industriagunean dago Moyven enpresa, metalgintzan aritzen dira eta 35 langile daude bertan.

Ez du erantzunik

2007-06-16 | 13:52:59

Igor Iturain jeltzalea izango da beste lau urtez alkatea

Gehiengo absolutua lortu du gaur goizeko udalbatzarrean

EAJko Igor Iturainek 6 boto eta EAE-ANVko Maitane Arrillagak 3 boto lortu dituzte. Beraz, Iturainek gehiengo absolutua lortu du eta bera izango da beste lau urtez Aiako alkate. Jeltzaleak, herritarrei eskertu die bere alderdia bozkatu izana, eta datozen lau urteetan, EAE-ANVrekin elkarlanean jardutea espero duela azaldu du. Bestalde, EAE-ANVko Antxon Gomezek hauteskunde hauek ez direla izan demokratikoak eta beraien zerrenda asko ilegalizatu dituztela salatu du.

Ez du erantzunik

Monumentu izendapena zuen Mañarin Zelai baserria erabat kiskali du suak

2006-10-17 | 11:52:18

Monumentu izendapena zuen Mañarin Zelai baserria erabat kiskali du suak

Atzo, 20:30ak aldera hasi zen erretzen baserria, eta gaur goizean lortu dute zeharo itzaltzea

Atzo, 20:30ak aldera, Aiako Santio Erreka auzoan dagoen Mañarin Zelai baserria erretzen hasi zen. Ez dakite zerk sortu zuen sua, baina baserriko ganbaran sortu zen, eta berehala baserri guztira hedatu zen. Sua ikusi bezain laster deitu zieten bizilagunek suhiltzaileei, baina hauek urik gabe joan ziren baserrira, eta kamioia urez betetzerako baserriaren zati handi bat erre zen.

Erantzun 1

2006-09-18 | 15:57:36

Pagoeta Parkean ikasteko aukera izango dute ikasleek

Urritik aurrera, ikasleei zuzendutako hainbat ikastaro ipiniko dute martxan

Urrian hasiko da Pagoeta Parke Naturalean ikasturte berria, eta Iturraran baserria itxita egongo den arren, bertako aparkalekuaren ondoko eraikinean jarraituko dute lanean Arreta taldekoek. Aurten ere, hainbat ikastaro edo aktibitate antolatu dute, eta lanen ondorioz, talde gutxiago hartuko dituzten arren, guztiak ipiniko dituzte martxan.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.